Gutxi gorabehera, eguzkitik etorritako %2 energia, haize atmosferikoen energia zinetikan eraldatzen da. Energia honen %35-a geruza atmosferikoan disipatzen da, zorutik kilometro batera soilik. Gainerakoarekin, bere ausazkotasun eta sakabanaketari esker, energiaren hamahirurena bakarrik erabili ahal izango zela baliioztatzen da. Kopuru hau nahikoa izando zen munduko energia primariaren oraingo kontsumoa 10 aldiz hornitzeko. Hortik bere izugarrizko botere eta interesa.
Gaur egun, ardatz horizontaleko aerosorgailuen erabileraren bidezkoa da haizea aprobetxatzeko modu normaleena. Aerosorgailu bakoitza, haizealde errotore batean oinarritzen da. Normalean diseinu aerodinamikoa duten bi edo hiru pala ditu, eta pala hauek haizearen energia jasotzen du era energian eraldatzen du. Aerosorgailu txikietan, iman iraunkor baten bidez, haril batzuk induzituz, energia elektrikora eraldatzen da eta aerosorgailu handietan errotazio energia mekaniko hau eraldatzen dute. Errotazio mugimendu honek, ardatz batean zehar eta hainbat fase biderkatzaileen bidez sorgailu batera transmititzen da- normalean motore sinkrono edo asinkronoa bitan elikatuta- eta bere funtzioa energia elektrikoaren produkzioa da. Aipatutako elementuak gondola edo egitura kokatzen dira eta era berean dorre edo fuste baten bidez eutsita.
Badaude, naturalki, beste aereoturbina batzuk, tipologiaren arabera: ardatz bertikalarekin, bi palekin, hainbat palekin, haizebe errotorrarekin; tamainaren arabera: kilovatio bateko potentzia baino gutxiagoko eta metro bateko diametro gutxiagoko aerosorgailu txikietatik, 5.000kW-tako potentzia baino handiko eta 100 m-ko diametrotako ikaragarrizko makinetara; lur barruan, kostaldean edo itsas zabalean kokatutakoak daude.
Eskala handian elektrizitatea sortzeko erabiltzen dira edo isolaturiko etxebizitzen horniketarako, ura ponpatzeko edo hurbileko etorkizunean, hidrogenoa sortzeko edo itsaso ura gatzgabetzeko.